XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Geziak erabiliz elkar itzazu ibai hauek dagozkien ibaiadarrekin.

Asua. Arratia. Bayas. Oñati. Leizaran. Deba. Nerbion Ibaizabal. Ebro. Oria.

7. Dagoeneko ikasi egin duzu nola aztertzen den ibai bat.

Hauta ezazu zure bizilekutik hurbil dagoen ibai bat eta eman lehen aipatutako urratsak.

Iker ezazu. 8. Ibaibide bat Hona hemen Debaren Ibaibidea.

Erantzun iezaiezu ondoko galderei: - Non sortzen da?.

- Zeintzu dira haren ibilbidearen hiru aldeak?.

- Handia al da haren arroa?.

- Haren haranean ba al dago herri eta hiri askorik?.

Eman batzuren izenak.

9. Kopia ezazu zure koadernoan grafiko hau eta zure eskualdeko ibaien luzera ikasi ondoren, ipini itzazu bertan.

Zein da luzeena?. Laburrena?.

ORIA. ZADORRA. NERBION.

Talde lana. 10. Ikasgelan osa itzazue bi talde.

Talde batek Euskal Herriko ibai bat pentsatu behar du.

Taldekideek, pentsatu duten ibaiaren ezaugarriei buruzko datuak emango dituzte; non sortzen den, nora biltzen duen ura, zeintzu diren bidean zeharkatzen dituen hiriak, etabar.

Beste taldeak zein ibai den asmatu beharko du.

Gero beste taldearen txanda izango da. Ez da zilegi datu faltsuak ematea.